Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

ZIENTZIA ASTEAREKIN LOTUTAKO HAINBAT JARDUERA WEBGUNEAN ESKURAGARRI

Zientzia Astearen programarekin, Euskal Herriko Unibertsitateak
(UPV/EHU), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan,
antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearekin
zerikusia duten hainbat jarduera webgunean eskuragarri daude.


Azaroaren 9tik 13ra bitartean Zientzia Astea hainbat egoitzatan egin
bada ere, oraindik ikastetxeentzat eskuragarri dauden jarduera
hauek eskaintzen dizkigute:

  • STAT WARS: datuen matxinada. Izena emateko epea
    ireki da eta jarduera abenduaren 13an izango da
    Bizkaia Aretoan, Bilbon. Bigarren Hezkuntzako
    ikasleentzat
  • Ikasleentzat (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta
    batxilergoa) eta irakasleentzat eskuragarri dauden
    online jarduerak (tailerrak, txokoak eta jolasak),
    hainbat gaitan: robotika, kimika, hizkuntza,
    biodibertsitatea, mikrobiologia, elikadura, etab.
  • www.zientzia-astea.eus webgunean aurkituko duzu jarduera horiei
    buruzko informazio guztia.
Volver arriba