STEAM SARE KATALOGOA / 2023-2024 IKASTURTEA. HEZKUNTZAKO JARDUERAK, PROGRAMAK ETA TAILERRAK
![]() STEAM SARE KATALOGOA / 2023-2024 IKASTURTEA STEAM hezkuntzako jarduerak, programak eta tailerrakHona hemen EAEko ikastetxeentzako 2023-2024 ikasturterako eskaintza berria, STEAM hezkuntzako 40 ekintza baino gehiago jasotzen dituena: jarduerak, programak eta praktika onak trukatzeko tailerrak. Eskaintza hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago eta STEAM Hezkuntza programaren osagarria da. Katalogo honen helburua ikastetxeetako irakasleak laguntzea da, ikasgeletan testuinguru errealak sortuz eta kontaktu berriak eskainiz. Eskaintza hau STEAM Sare izeneko ekimenaren barruan kokatzen da. STEAM Sareak 100 erakundek osatzen dute; sare publiko-pribatu honetan honako erakundeek parte hartzen dute STEAM hezkuntza sustatzeko: ikastetxeak, enpresak, unibertsitateak, Lanbide Heziketako zentroak eta ikerketa- zentroak.Ekimen gehienak DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduak daude, baina badira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ekimenak ere. Zure ikastetxea inskribatzeko epea maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik.Jarraitu beharreko pausuak: ![]() ![]() INFORMAZIO GEHIAGO Jarduera hauetan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra da STEAM Sareko kidea izatea. Dohainik da eta borondatezkoa. STEAM Estrategia Euskadi sareko kide bezala agertuko zara. Oraindik ere STEAM Sareko kide egin ez bazara, baina parte hartu nahi baduzue, izena eman, besterik gabe, eta aurrerago kudeatuko dugu zuen atxikimendua. |
![]() |