Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus
JEXUX LARRAÑAGA ARRIOLA

g06normalizazioa@berritzeguneak.eus
627 231 249 

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

Hizkuntza Normalkuntzaren Aholkulariaren lanak, nagusiki,  euskararen erabilera sustatu, indartu  eta areagotzeko prozesuen bidegilea  izatea du helburu. Aholkulariak, mintegiak antolatu eta bideratzen ditu Berritzeguneko ikastetxeekin elkarlanean. Horretarako, ikastetxe bakoitzak izendatzen duen Normalkuntza arduradunarekin batera, hizkuntza normalizaziorako Proiektuen  kudeaketan esku hartzen du eta dagokion aholkularitza bideratu, bai planifikazioari dagokionez, egitasmoen jarraipenean edota ebaluazioa egiteko orduan. Funtsean, eskola bakoitzak bizi duen egoera linguistikoaren abiapuntutik, euskararen erabilera areagotuko dituzten neurriak  indarrean jartzeko laguntza ematen du.

LANDUTAKO ARLOAK

. Euskararen normalizazioa eskolan
. Hizkuntzaren bizigarritasuna: erabilera eta neurketak
. Bizigarritasuna areagotzeko neurriak: testuinguru formal eta ez-formaletan
. Curriculumaren euskal dimentsioa
. Hizkuntzaren trataera beregaina Curriculum garapenean
. Ahozko komunikazioaren lanketa eskolan
. Ikastetxeko hizkuntza proiektua  normalkuntzaren ikuspegitik.
. Hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreak, teoriak  eta praktikak.
. Soziolinguistikaren alderdi teorikoa  eta praktikoa
. Esperientzien trukea eta praktika onak

LOTURAK

Volver arriba