«SAFER INTERNET DAY» INTERNET SEGURUAREN EGUNA: PARTE HARTU LEHIAKETAN!
Gaur, 2020ko otsailaren 11a, Internet Seguruaren Eguna edo Safer Internet Day-a ospatzen da Europar Batasunean; eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak deia egin du “Safer Internet Day” Lehiaketaren V. Edizioan parte hartzeko. Lehiaketa honen helburua: Neska-mutilen artean Interneten, mugikorren eta sare sozialen erabilera segurua eta arduratsua sustatzea, “Elkarrekin Internet hobe baten alde” goiburua erabiliz ikus-entzunezkoak sortuz. Proiektuak aurkezteko epea: maiatzaren 22a arte. |
Begiratu lehiaketaren oinarriak Zeuk Esan haurrak eta nerabeak laguntzeko zerbitzuaren web gunean: www.euskadi.eus/zeukesan. Halaber, email honetan ere badituzu erantsita.Eskatu informazio gehiago saferinternetday@euskadi.eus helbidean edo 945 019 361 telefonoan. |