Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

PEG - Prestakuntza Ekimen Globala

Hezkuntza Sailak Prestakuntza Ekimen Global bat zuzenduko die Oinarrizko Hezkuntzako
mailak (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ematen dituzten ikastetxe
publiko guztiei, 2017-2018, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan garatu dezaten.

Ekimen horren helburua gure ikasleen gaitasunen garapen-maila eta, bide batez, emaitzak
hobetzea da, bai eta ikastetxe guztietan gaitasunen garapenean eta ebaluazioan oinarritutako
irakaste- eta ikaste-prozesuak gauzatzeko beharrezkoak diren eskola-giroa eta baldintzak
bermatzea ere.

LEHENTASUNEZKO EREMUAK

1.- Konpetentzietan oinarritutako lanerako esparru orokorra

Lehentasunezkoa da irakasle guztiek gaitasunetan oinarritutako curriculumaren
planteamendua zertan datzan jakitea eta ikasgelan garatzeko prestakuntza izatea. Hartarako,
metodologia, ebaluazio, problema-egoera edo erronka eta abarrekin lotutako alderdiak jorratu
beharko dira.

2.- Komunikatzeko konpetentzia: hitzezkoa eta hitzik gabekoa 

Ikasteko irakurtzea: ahozko adierazpenari lotutako irakurmena. Irakurketa Plana.
Irakurmenari buruzko lana ikastetxe guztietan egin behar da, modu sistematikoan egin
ere, arlo, ikasgai eta eremu guztietan, bai eta ziklo eta etapa guztietan ere, ikasle guztiei
irakurle trebeak izaten laguntzeko jarduera antolatu eta planifikatuen bidez.
Lan hori irakurmena eta ahozko adierazpena (literatura-tertuliak, irakurketa binaka,
irakurketa gidatua, etab.) garatzen laguntzen duten estrategia didaktikoekin osatuko da.

3.- Konpetentzia digitala

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen irteera-profila.
Oinarrizko Hezkuntza amaitu duten ikasleek lortutako gaitasun digital eta mediatikoak,
gaitasun digitalaren arloko Europako esparruarekin bat etorrita, egungo herritarrek
eskatzen duten alfabetatze eta gaikuntza funtzional osoa bermatu behar du.

4.- Hizkuntza- eta literatura-komunikazioko konpetentzia. Hizkuntzen trataera integratua eta
integrala. Hizkuntza-proiektua

Arlo honetan bide emango da irakasleek hausnarketa egin dezaten hala eskolako
askotariko baliabideei buruz (ebaluazio-tresnak, estrategiak…) nola ikasgelako materialei
buruz, hizkuntzako irakasleen lan koordinatua susta dadin hizkuntzen tratamendu integralaren
gainean, eta gainerako arlo, irakasgai eta eremuetan ere hizkuntza komunikazio-tresna gisa
erabiltzeko lana jorra dadin.

5.- Zientziarako konpetentzia

Esku-hartzea curriculuma antolatzera bideratuko da, ikerketan eta galderetan
oinarritutako metodologiak sustatuz, bai eta ikasketa aktiboko moduak eta partaidetzazko
ikerketako ikuspegiak ere.

6.- Matematikarako konpetentzia

Askotariko eduki matematikoak dituzten hainbat testuingurutan egoera matematiko ugari
planteatu, ebatzi eta interpretatzen diren bitartean ikasleak analizatu, arrazoitu eta
komunikatzeko gauza izan daitezen.

7.- Elkarbizitzarako konpetentzia

Funtsezkoa da ikastetxeak ikaskuntzarako eta garapen pertsonal eta sozialerako gune
bilakatzea, jakintzaren eta eskola-komunitateko kide guztien konpromiso partekatu
etengabearen bidez bizikidetza positiboa eta ustezko jazarpen-egoeren aurrean zero
tolerantzia duen inguru seguru bat eraiki dezaten.

Volver arriba