Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

MAIATZAREN 12 eta 13an UDALTOP JARDUNALDIA IZANGO DA LASARTE-ORIAN

Jardunaldi hauetako parte hartzaile gehienak tokiko administrazioetako euskara teknikariak izaten dira, eta bertan jorratzen diren gai gehienek ere udalerri mailako euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena izaten dute. Aurtengo jardunaldian, ordea, garrantzia eman nahi zaio Udal eta Hezkuntza komunitatearekiko elkarlanari. Horrela bada, jardunaldiaren antolaketan Berritzegune batzuetako aholkulariak inplikatu dira eta, egitarauan irakurri ahal izango duzuenez, gure ikasleek euskaraz hobeto eta gehiago egiteko eskola barruko zein kanpoko gako nagusiak aztertuko dira.

Udaltop jardunaldien harrera-ekitaldian, Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak parte hartuko du, Bingen Zupiria, Kultura sailburuarekin batera.

UDALTOP 2022: AURKEZPEN BIDEOA

UDALTOP 2022: EGITARAUA

UDALTOP 2022: IZENA EMATEKO

Volver arriba