Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

KULTURA ONDAREA SARIA- ren Boletineko Agindua argitaratu da

Boletina: https://labur.eus/6TnLw

2019ko Kultura Ondarea Saria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta parte hartzera animatzen zaituztet, apirilaren 11 baino lehhen Kultura Ondareari buruzko zuen bideoak aurkeztuz.
 
Gogoratzen dizuet 2019ko Kultura Ondarea Sariak ikasle hauek saritu nahi dituela: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoak, Batxillergoko lehendabizikoak, eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Hezkuntza Zikloetako lehendabizikokoak; 2018-2019 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatuta daudenak; eta bideoen bitartez Euskal Kultura Ondarea, zentzurik zabalenean, ezagutzera ematen hobeto laguntzen dutenak.
 
2019ko Kultura Ondarea Sariak 3 sari emango dizkie hiru bideo onenak egin dituzten taldeetako partaideei (gutxienez 3 ikasle eta gehienez 6 talde bakoitzeko), baita ikastetxeetako tutoreei ere. Sariak hauek izango dira:  
7 eguneko bisitaldi kultural bat Napolira hiru lan-taldeentzat. Napoliko lekurik enblematikoenak bisitatuko dira eta bertako kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzeko. Bidaian sartuko dira hegaldia, ostatua, janariak eta bertako gidari bat, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu ondoren.
 
Diploma bat talde irabazlearen ikastetxearentzat.
 
Halaber, hau emango da:
 
Errekonozimendu-plaka bat ekitaldi honetan bideo kopuru handienarekin parte hartzen duen ikastetxearentzat.
 
Sarian parte hartzeko talde bakoitzak dagokion eskabidea aurkeztu beharko du (eransten den Aginduaren 10. artikulua) betiere kontuan hartuz eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 11n amaituko dela.
 
Eskabide horretan URL bat emango da. URL horrek taldeak edo ikastxetxeak irekitako Youtubeko kanal batera zuzenduko gaitu, eta bertan egongo dira ondoren “Kultura Ondarea Saria”-ren webgunean (www.kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus) sartuko diren bi bideoak.
 
Lehenengo bideoa Euskal Kultura Ondarearen elementu bati buruzkoa izango da, nagusiki ikasleen ingurukoa.
 
Bigarren bideoak lehenengo bideoa egiteko jarraitu den prozesu guztia (making-of prozesua) jasoko du, eta bereziki azpimarratuko dira zer helburu lortu nahi izan diren eta zer metodologia erabili den.
 
Azalpen gehiagorako jarri harremanetan:
Amaia Goikoetxea Marques
Eusko Jaurlaritza
Kultura Ondare Zuzendaritza
685-73.42.98/945-01.95.19

Volver arriba