ITZULI – ITZULTZAILE AUTOMATIKOAK FIREFOX ETA CHROMEntzat EXTENSIO-BARRA BAT SORTU DU
Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza politikakoekin elkarlanean, ITZULI – Firefox eta Chomerentzat extensio-barra bat sortu du, ITZULI itzultzaile automatikoarekin lotura eginez, baita hiztegi ezberdinekin (Elhuyar-Morris – Alemaniera) eta Wikipediarekin ere. Euskerazko eta gaztelerazko testuak sintetizatzen ditu (irakurgailu digitala gisa).
Aste honetan aurkeztu diguten lehenengo bertsioa 0.4 da. Aurrerago transkripzioa, diktaketa eta beste zerbitzu batzuk ere gehitzeko asmoa dute bertan.
Euskara ikasten ari direnei begira egina dago baina uste dugu eskoletako ikasle eta gurasoentzat ere baliagarria gerta dakiekeela. Izan ere, itzultzaile neuronala eskoletako ikasle eta familien artean asko erabiltzen dela egiaztatu da, konfinamendu garaian erabilera bikoiztu egin baitzen.
Firefox nabigatzailean txertatu ahal izateko https://addons.mozilla.org/es/firefox/addon/itzuli/
Edo chrome nabigatzailean https://chrome.google.com/webstore/category/extensions
Erabil erraza da:
- Web-orrialde batean testu zati bat aukeratu eta ITZULI ikonoan sakatuz gero, itzulpen automatikoa eskainiko digu, (beta botoian sakatuz gero, irakurri ere egin digu ahots-sintetikoak)
- Horrekin batera hitz bakanen esanahia itzultzeko hiru hiztegi dakarzki : Elhuyar – Morris (ingelera) eta Alemaniera
- Horretaz gain Wikipediaren lotura zuzenak ere ahalbidetzen ditu.