Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

IRALE. 2021eko UDARAKO ETA 2021-2022 IKASTURTERAKO DEIALDIAK. GOGOAN IZAN… IKASTAROAK ESKATZEKO AUKERA IREKIA MAIATZAREN 11ra ARTE

Berriz ere, 2021/2022ko ikasturtean IRALEko irakastegien ateak zabaldu egingo dira, berritutako ikastaroekin.

Deialdi honetan hainbat berrikuntza egin dira irakastordu barneko R ikastaroetan. Ikastaro berria dugu: R900 ikastaroa sortu da, euskarazko ahozko komunikazioa irakasjardunean lantzeko ikastaroa. R900 ikastaro honen, eta baita R600, curriculumaren euskal dimentsioa lantzeko ikastaroan ere, lehenetsiko dira ikastetxeetan honen inguruko proiektua landu nahi dituzten irakasleak, zuzendaritzaren oniritziarekin.

Hori horrela,  ikastetxeek adieraziko dute ikastaro hori egiteak ikastetxearen beharrei erantzuten diela, eta bat datorrela hezkuntza-proiektuarekin eta hizkuntza-proiektuarekin.

Maiatzaren 11n bukatuko da irakasleak izena emateko epea. Izena eman ostean, maiatzaren 27ra arteko epea dago, proiektuaren txostena aurkezteko. Txostena laburra izan daiteke, paragrafo batean bada ere, proiektua garatzeko beharra azalduz, helburu nagusia zein den nabarmenduz.

Egitasmo-txosten labur horiek prestatu ahal izateko gidak eskuragarri daude Hezkuntza Sailaren webgunean, esteka honetan: https://www.euskadi.eus/irale-2021-2022-irakastordu-barneko-ikastaroak/web01-a3heusk/eu/

Zalantzak argitzeko, helbide honetara idatz dezakezue: huiseusk@euskadi.eus edota telefono honetara deitu: 945 018 341

2021-2022 IRALE programa: https://labur.eus/duwzV

Gogoan izan… https://labur.eus/KOjP0

Volver arriba