IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: KHELIDON SAREA EZAGUTZEKO ON LINE SAIOA
IK/KI programa eta Khelidon Sarea
Badira urte batzuk Ikaskuntza Kooperatiboa-ri buruzko prestakuntza-aholkularitza prozesua gure bailarako ikastetxeen artean zabaltzen hasi ginela. Vic-eko Unibertsitatearekin laguntzaz, gure bailara izan ez ezik, Gipuzkoan eta Erkidego mailan IK/KI programa zabaldu zen. Asko izan ziren garai hartan prozesuan sartu ziren ikastetxeak eta gai honekiko ibilbide oso interesgarriak eman ziren ikastetxeetan. IK/KI mintegiak sortu ziren eta baita Jardunaldi ezberdinak antolatu ere. Azken urteetan, aldiz, eta arrazoi ezberdinengatik, mintegi horiek ez dira egin. Halere, ikastetxe askotan Ikaskuntza Kooperatiboaren inguruko praktikak aurrera jarraitu dira.
Urte hauetan martxan jarri da Ikaskuntza Kooperatiboa lantzen ari diren ikastetxeen artean hartu-emanak eta lankidetza bultzatzeko. Vic-eko unibertsitateko programaren sustatzaileen laguntza bideratzen da ere sarearen bidez. Khelidon sarea du izena eta duela urte batzuk jarri zen martxan. Sarea ezagutzeko interesatuak izan zaitezketen guztiontzat online saioa bat egingo da Jose Ramon Lagorekin datorren abenduaren 19-an 17:00etan.
Saioan parte hartu nahi baduzu helbide honetara idatzi: g06zuzendaria@berritzeguneak.eus