Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

IKASKETA UNIBERTSALAREN DISEINUARI(IUD) BURUZKO FORMAZIOA FEDERICO WAITOLLEREN ESKUTIK

Ikasketa Unibertsalaren Diseinua (IUD)2019-20Ikasturteko Antolamendu Ebazpenean IUD (Ikasketa Unibertsalaren Diseinua) aipatzen da 2. kapituluan “Ikasleekin lotutako aspektuak”Baina, Zer da IUD? Zertan oinarritzen da? Zeintzuk dira bere printzipioak? Nolako proposamenak egiten ditu? Nola txertatu daitezke egun ikastetxeetan garatzen ari garen metodologiekin? Ikasketa Unibertsalaren Diseinua (IUD), gaztelaniaz DUA, eta ingelesaz UDL, curriculuma antolatzeko proposamen bat da. Proposamen hori oso zabaldua dago eta erreferentzi ugari aurki daitezke sareetan. Halere, gure inguruan ez da oso ezaguna.

Horixe bera da saio hau antolatzeko arrazoirik nagusiena. Eta aukera paregabea izango dugu. Federico Waitoller, programaren aditu ezaguna da. Bere lana Estatu Batuetan garatu du nagusiki. Egun UIC Unibertsitatean (University of Ilinois at Chicago) ari da. Egunotan gure artean dago eta ez genuen berarengandik ikasteko aukera galdu nahi.Saioa bi kolektibo zuzendua dago nagusiki. Ikastetxeetako Zuzendaritza taldekideei batetik eta ikastetxeetako kontsultore eta orientatzaileei bestetik.

Beraz, Azaroko Bailarako Zuzendarien Bilera saio honekin bat egitea erabaki dugu. Saio berezia izanik, eta ohi ez denez, bertaratzeko asmoa duzuenei izena ematea eskatuko dizuegu. Ordutegia ere moldatu dugu. Saioa datorren azaroaren 14-an, ostegunean, izango da, 11:00etatik 13:30 bitartean, Lasarteko Berritzegunean.

Saioaren inguruan informazioa eta beste dokumentazioa helbide honetan aurki dezakezue: IUD azaroak 14ko saioa
Volver arriba