Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

HEZKIDETZA JARDUNALDIA: “PENTSAMENDU KRITIKOA SEXISMOAREN AURREAN, GIZARTEAREN ERRONKA, ESKOLAREN ERRONKA». MARTXOAK 29

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Hezkidetza Jardunaldia: “Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean, gizartearen erronka, eskolaren erronka” , Euskalduna Jauregian ospatuko da 2023ko martxoaren 29an.

Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean hezkidetzako lehenengo zutabea da eta erabat zeharkatzen ditu gainerakoak. Ikasgelan berdintasuna lantzeko oinarria da. Genero-ikuspegia modu kritikoan landuta baino ezingo dugu onartu genero-arrazoigatiko desparekotasunak daudela.

Horretarako, genero-ikuspegitik egindako analisia funtsezko estrategia da, sexismoa hezkuntza-sisteman eta, beraz, gizarte osoan errotik kentzeko. Estereotipoz beteriko hezkuntzan pentsamendu kritikoa duten irakasleak behar ditugu; hezkuntza hori gure historia pertsonaletan jaso eta gure ikasleei helarazten jarraitzen dugu.

Honekin batera doakizu Jardunaldiaren programa eta izena emateko esteka:

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=2270BGNC37

Volver arriba