“HAURREN TRATU ONAREN ALDEKO KOMUNITATEAK SORTZEN” (“TRENZAS” programa -EDUCO) JARDUNALDIA MAIATZAren 23an
Jardunaldi hau Andoaingo Udaletxeak, Educo-k eta Hezi Zerb Elkarteak
antolatzen dute, Hernaniko Udaletxearen eta Martuteneko Sarroeta
bizilagun elkartearen laguntzarekin batera.
Bertan, arestian aipatutako udalerri eta auzoetan haurtzaroa babesteko
eta horien aurkako indarkeriaren prebentziorako garatu diren programak
aurkeztuko dira, halaber, “Tratu on”aren politika eta planak sortzen
izandako esperientziekin eta bizipenekin batera. Gainera, jardunaldi
honetan programa eta plan horietan parte hartu duten haur, nerabe,
irakasle, kirol-elkarte eta eragile sozial ezberdinak izango dira
protagonistak, eta bizipen horiek lehen pertsonan entzunda prozesu
ezberdinak ezagutzeko aukera izango da.