ERABILTZAILEEN KOMUNITATEAK
Gure lan ibilbidean mintegiak eta ikastaroak izan ditugu Berritzeguneko eskaintzaren ildo nagusi. Azken ikasturte hauetan bizi izan ditugun esperientziak ondorio garrantzitsuak ateratzeko baliagarri izan dira eta, hauetatik abiatuz, hurrengo ikasturterako eskaintza antolatzeari ekin diogu. Hori dela eta, 2021-2022rako Erabiltzaileen Komunitateak (EK) egitasmoa indargune bilakatzea dugu helburu.
Zer dira Erabiltzaileen Komunitateak (EK)?
Gai batean interesa duten irakasle guztiak biltzen dituen komunitateak dira. Honen inguruan informazioa, baliabideak, prestakuntza proposamenak, esperientziak eta abar partekatzen ditugu elkarrekin.
Inplikazio ezberdinak onartzen ditu eta parte hartzeko aukera anitzak erabiltzen dira: mintegiak, forumak, web-orriak, webinarrak, online ikastaroak, …
Izen-ematea nola burutu?
Gai ezberdinen inguruko erabiltzaileen komunitateak izango ditugu eta irakasle bakoitzak interesa duen orotan parte har dezake. Horretarako, ondorengo inprimakia betetzea izango da eskakizuna.
Zein da konpromisoa?
Erraztu diguzun korreo bidez, izena eman duzun gaiari buruzko informazioa eta proposamen ezberdinak jasoko dituzu. Eskaintza malgua izango denez, hautazkoa izango da zein ekimenetan parte hartzea interesatzen zaizun.