Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

ELHUYARREN HIRU BALIABIDE IKASTETXEENTZAT LAGUNGARRI






Elhuyarrek urteak daramatza gizartearen esku hainbat hizkuntza-baliabide eta -tresna jartzen, eta azken urteotan bereziki landu ditu baliabide digitalak. Haien artean, badira hiru oso lagungarriak izan daitezkeenak hezkuntza-komunitatean, eta haien berri emateko idazten dizuegu.

Elhuyar hiztegia
EU-ES, EU-FR eta EU-EN 
Elia
Elhuyarren itzultzaile automatikoa
Aditu
Elhuyarren hizketa-ezagutzailea



Elhuyar hiztegia

25 urte bete ditu aurten Elhuyar hiztegiak, eta berritu egin dugu.
Elhuyarren 3 hiztegi elebidunak (euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa) biltzen ditu, eta oso erabilerraza da.  #ElhuyarrenGomendioak atalean, euskaraz ondo idazteko eta hitz egiteko irizpide eta gomendioak aurkituko dituzue.
Webgunean kontsultatzeaz gain, Android eta iOS gailu mugikorretan instala daiteke aplikazioa doan.

https://hiztegiak.elhuyar.eus/


Elia itzultzaile automatikoa

Ikastetxeek itzulpen-lan asko egin behar izaten dituzte, familientzako oharrenak besteak beste. Bada, horiek hizkuntza batetik bestera errazago pasatzeko, tresna bikaina da Elia. Sei hizkuntzaren arteko itzulpen automatikoak egiten ditu, doan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.

https://elia.eus/hasiera


Aditu hizketa-ezagutzailea

Audio eta bideoen garaian bizi gara, eta haietako testuak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko aukera ematen du Aditu hizketa-ezagutzaileak. Bereziki erabilgarria da tresna ikasleek ikastetxeetan egiten dituzten bideoetarako.
Bestalde, inklusibitatea gai garrantzitsua da dibertsitate funtzionalak kontuan hartu nahi baditugu. Aditu hizketa-ezagutzailea oso erabilgarria izan daiteke entzumen-arazoak dituzten ikasleak ikasprozesuan behar bezala txertatzen laguntzeko. Lehendik grabatutako bideo eta audioak nahiz unean uneko hitzaldiak testu bihurtzeko balia daiteke.

https://www.youtube.com/watch?v=dqmIA9xJokA&t=3s
Volver arriba