Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

BGNk ANTOLATUTAKO FORMAZIOA: PORTAERA ERREGULATZEKO ZAILTASUN LARRIAK DITUZTEN IKASLEEKIN ESKU HARTZEKO MARKOA ETA TRESNAK

Azken bi ikasturteetan,  jokabidea erregulatzeko zailtasun larriak dituzten ikasleei dagokienez, ikastetxeei zuzendutako prestakuntza-plana garatu da, 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan, prestakuntza-saio birtual bat egin zen, jokabide-krisian esku hartzeko protokolo bat egiteko laguntza-materialak aurkezteko. 

Pasa den ikasturtean hirugarren hiruhilekoan egin zen prestakuntza: 
Jokabide-krisian esku hartzeko protokoloa. Sakontzea eta lantzeko gida

Plan horrekin jarraituz, prestakuntza-jarduera berri bat antolatu da: «Portaera erregulatzeko zailtasun larriak dituzten ikasleekin esku hartzeko markoa eta tresnak» izenekoa. Oraingoan, esku hartzeko marko orokor bat landuko da, krisian esku hartzetik harago doana, eta irakasleei laguntzeko tresnak aurkeztuko dira.

  • Modalitatea:
    • Prestakuntza online izango da TEAMSen
  • Nori zuzendua:
    • Erkidegoko haur-hezkuntza eta derrigorrezko hezkuntza ematen duten ikastetxe publiko eta itundu guztiei zuzenduta dago
  • Egunak: 
    • maiatzaren 12, 19 eta 26an, eta ekainaren 2 eta 9an
  • Ordutegia:
    • 15:30etik 17:30era
  • Hizlaria: 
    •  Enrik Bolea, jokabidean esku hartzen aditua, Hezkuntza Saileko Baix Llobregateko, Katalunyako Generalitateko eta Jokabide-taldeko kidea

Ikasturte honetan Jokabide-taldea izeneko aholkularitza-taldeak lanean jarraitu du. Talde osoak lagundu du prestakuntza hori posible egiten, batera egindako materialez gain (azken bi saioetan aurkeztuko direnak), hainbat zereginen arduradun izango dira saioak ematen diren bitartean. Horregatik, beharrezkoa da zuen baimena prestakuntza-jarduera honetan parte hartzeko.

Izena eman duen pertsonaren posta elektronikorako esteka maiatzaren 11n, asteazkenean, bidaliko da.

Volver arriba