BERRITZEGUNE NAGUSIKO NAZIOARTEKOTZE ESPARRUAK ANTOLATUTA ERASMUS+ 2022 JARDUNALDIA ABENDUAREN 16an
Berritzegune Nagusiko Nazioartekotze esparrutik Erasmus+ 2022 Jardunaldiak prestazen ari dira abenduaren 16an, ostiralean, Bilboko La Bolsa eraikinean ospatzeko.
Europako Batzordeak bere hezkuntza helburuak lortzeko programa hau berritu du eta aurrekontua BIKOIZTU egin du. Urte honetarako 3 393,17 milioi euroko aurrekontua ezarri da, ikastetxeetan inklusio, herritartasun aktibo, parte-hartze demokratikoa eta eraldaketa ekologiko eta digitala bultzatzeko (atxikitutako bideoan azaltzen den moduan):
JARDUNALDIAK eskola eta helduen hezkuntzako eremuei (HH, LH, DBH, Batxillergo, Helduen Hezkuntza eta Hizkuntza Eskola Ofizialei) zuzenduta daude. Programak eskaintzen duen aukera andana ezagutzeaz gain, besteak beste, aintzatespena emango zaie ikastetxe akreditatuei, eta eTwinning proiektuen bidez B1 akreditazio digitala lortzeko aukera azalduko da.
Ikastetxeetara zabalkundea Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzatik egingo da, baina parte hartu nahi baduzue edoeta horien inguruko Informazio gehiago lortu nahi baduzue, webgune honetan lor dezakezue:
https://sites.google.com/berritzegunenagusia.eus/erasmus2022/sarrera-presentaci%C3%B3n?pli=1