Saltear al contenido principal
943 372 099 g06lasarte@berritzeguneak.eus

ARTEA IKASBIDE HEZKUNTZA PROGRAMAREN AURKEZPENA 2022-23

Bilboko Guggenheim Museoaren 2022-2023 ikasturteko “Artea Ikasbide” ekimena ezagutzeko aukera izango da ekainaren 7an, 12:30ean.

Lehen Hezkuntzako curriculumeko gaiak indartzeko artea baliatzen du hezkuntza-programa horrek. Horretarako, hogei tailer zuzentzen dituzte ikastetxean bertan egun artegintzan dabiltzaten eta ibilbide entzutetsua eta irakasle-lanetan eskarmentua duten hainbat artistek.

Saio horiek azaroa eta maiatza artean izaten dira. Curriculumeko edukiak diziplinartekotasuna sustatuz lantzeko aukera ematen dute. Artea ikasteko tresna bihurtzen da, bai eta errealitateaz jabetzeko tresna ere. Programa osorik diruz laguntzen du Bilbao Bizkaia Kutxak, beraz, ikastetxeak ez du gasturik izango.

Programa hau 1998az geroztik gauzatzen da. Harrezkero, 3.581 ikaslek, 32 artistek, Lehen Hezkuntzako 257 irakaslek eta 164 ikastetxek hartu dute parte.

Aurtengo ikasturtean, EAEko sei ikastetxek hartu dute parte.

Informazio gehiago: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/artea-ikasbide-2021

Aurkezpen birtualerako izena emateko: https://labur.eus/Ix0PI

Programaren aurkezpen gutuna: https://drive.google.com/file/d/1p668jl5omlSyA0Jt_El3hyEtI62xtwQ_/view?usp=sharing

Volver arriba