2023-2024rako DEIALDIAK: BIDELAGUNA, STEAM, EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK, ELEANIZTASUNERANTZ eta PLURILITERACIES
BIDELAGUNA:
Ebazpena , Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onartzen dituena, 2023-2024 ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz kanpoko laguntza programa egiteko eskaerak egin ditzaten
Euskaraz: https://www.euskadi.eus/aniztasunari-erantzuteko-programak-bidelaguna/web01-a3hinklu/eu/
Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/programas-de-atencion-a-la-diversidad-bidelaguna/web01-a3hinklu/es/
STEAM:
Ebazpena , zeinaren bidez unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei dei egiten diena, Lanbide Heziketa bakarrik ematen duten ikastetxeei izan ezik 2023-2024 ikasturtean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak gara ditzaten
EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK:
2023-2024 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegietan egonaldiak egiteko deialdia zabaldu du Hezkuntza Sailak. 4 eguneko egonaldiak izaten dira eta LH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasle-taldeei zuzenduta dago deialdi hau. Honekin batera, 2023-2024 ikasturteko egonaldietarako araudia ere bidaltzen dizugu. Arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu, bertan aurkituko baitituzu egonaldi-txanda guztien datak eta gainerako xehetasun guztiak. Izena emateko interneten bidez egin behar da honako helbidearen bidez:
- Herri-ikastetxeek: https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/egb-2023
ELEANIZTASUNERANTZ:
IKASTETXE PUBLIKOAK, deialdia egin zaie Hezkuntza Sailaren mende dauden eta unibertsitatetik kanpoko irakaskuntza (heziketa-zikloak salbu) ematen duten ikastetxeei prestakuntza jarduerak egin ditzaten 2023-2024 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta.
ITUNPEKO PRIBATUAK ETA SAILAREN MENPEKO EZ DIREN IKASTETXEAK: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/eleaniztasunerantz/web01-tramite/eu/
PLURITERACIES FOR DEEPER LEARNING:
Irakasleak alfabetizazio anitzei buruz ingelesezko berariazko prestakuntza, hizkuntzen eta beste arlo batzuen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko ingelesez.