2021-22 IKASTURTERAKO INGELESEZKO MURGILTZE-PROGRAMA
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ikasleek atzerriko hizkuntzak ikas dezaten hainbat ekimen bultzatzen ari da azkeneko urteetan. Bide honetan sakondu nahi dugu, eta hori dela eta, gure ikasleek ohiko komunikazio-harremanetan ingelesa erabiltzeko aukera gehiago izan dezaten, datorren ikasturterako, ingelesezko murgiltze-programa hau interesgarria izan daitekeelakoan dago Hezkuntza Sailburuordetza.
Kasu honetan, autonomia-erkidegoetako lehen hezkuntzako (6. maila) eta DBHko (2. maila) ikastetxe publiko edo itunpekoentzat zuzendutako egonaldiak dira. Helburu linguistikoak sustatzeaz gain, programa hau ingurumen-jasangarritasunaren eta bizimodu jasangarriaren kultura pizten saiatzen da.
Izena emateko epea (jada zabalik): ekainaren 14ra arte (barne).
Informazio gehiago, EBAZPENaren esteka honetan: hemen sakatu.
Parte hartu nahi izanez gero, batetik, Eskola Kontseiluko baimena beharrezkoa da, eta bestetik, hezkuntza-proiektua aurkeztu beharko du ikastetxeak.
Proiektuak ingurumenarekin lotura duen izaera zientifikoa behar du izan, eta gaiaren inguruabarra honakoa da: “Science Can Make a Better World”.
Proiektuek, gainera, lotura izan beharko dute ingeleseko curriculumarekin, eta, aldi berean, beren hezkuntza-mailako curriculumeko beste arlo eta ikasgai batzuetako ezagutza garrantzitsuetan sakondu beharko dute (III. Eranskina).
· Lehen Hezkuntzako 6. Mailaren proiektuak honakoarekin izango du zerikusia: Natur Zientziak.
· Bigarren Hezkuntzako 2. Mailaren proiektuak honakoarekin izango du zerikusia: Fisika eta Kimika.
Aurkeztutako proiektuaren kalitateaz gain, kontuan hartuko dira ikastetxe eskatzailearen testuinguru sozioekonomikoa eta ikasleen profila.
Egonaldiak diruz lagunduta daude osotasunean, hizkuntza-murgiltze zentrora joateko garraioa izan ezik. Egonaldien kokalekuak, berriz, aurrerantzean emango da jakitera.
Jarduerak bost egun oso eta sei gau iraungo du, igande arratsalde batean hasi, eta hurrengo larunbat goizean amaituko da.
Taldeak 25 lagunekoak izango dira, eta bi irakasleekin joango dira; horietako batek ingeles arlokoa behar du izan, eta bestearen ingeles ezagutza nahikoa izan beharko da, programa behar bezala aprobetxatzea erraztuko duena.
Informazio gehiagorako, honako telefonora dei dezakezue: 945 018 340