Pasa den asteetan irakasleekin landu da Hirukide Jesuitinetan UBParen helburuak. Horretarako diagnosian atera ziren ondoezak oinarria harturik, helburuen zerrenda osatu zen. Helburuen horien artean balorazio bat egin zen eta lehenetsi izan dira garrantziaren arabera. Hemen aurki dezakezue helburuen zerrenda eta zeintzuk lehenetsi diren.
Urteko Bizikidetzaren Planari buruzko txostena prestatu da irakasleen artean banatzeko. Irakasleekin helburuak lantzeko izan zen saioan banatu zitzaien. Txostenean UBParen inguruan garatu diren ekintzak jasotzen dira.
Urteko Bizkidetzaren Plana egiteko 1. fasean Bizikidetzaren definizioa landu genuen irakasleekin eta gurasoekin. Bizikidetzaren behatokia martxan jarri genuenean irasleen bizikidetzaren definizioa eta gurasoena batzea hartu genuen eginbeharra. Prozesua honetan lehenengo ziriborroa egin dugu eta zuen eskuetan jartzen dugu ekarpena egin ditzazuen. Hemen duzue Jesuitinetan prestatu dugun behin behineko testua.
Jesuitienetan bigarren fasea, diagnostikoarena, hain zuzen, bukatu dugu eta hemen ikus ditzakezue irakasleekin erabilitako tresnaren emaitzak eta akta.
Azaroan Urteko Bizikidetza Plana egiteko lehen fasea, sentsibilizazio fasea bukatu genuen. Abenduan diagnostiko fasea prestatu genuen, materiala egokitu, etab.
Aurrekoan bezala guraso taldearekin, irakasleekin eta ikasleekin landu dugu. Guraso taldearekin urtarrilaren 17 eta 31n izan genituen bi saioak eta irakasleekin urtarrilaren 17 eta 24an. Ikasleekin, berriz, urtarrila bukaeran urtero pakearen astea ospatzen dugunez, Pastoral taldeak prestatutako ekintza bat aprobetxatu genuen.
Hiurkide
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||